XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoaren gogo da eskarr-bizitz ori.

Beraz Eleiz-gizonak gure gogo-guraso dira, ta gurasoekaz ditugun eginbearrak ditugu Eleiz-gizonetzaz be.

Gurasoai lez itzala, mendetasuna ta maitasuna zorr dautseguz.

- Zergaitik zorr dautsegu itzala Eleiz-gizonai?.

- Eleiz-gizonai itzala zor dautsegu, Jaungoikoa'ren eta Andra Maria'en urrengo, almentsu ta nagosi diralako.

Jauparia Jesukristo'ren ordezkari da.

Jesukristo'ren irudia; beste Kisto bat.

Assimilatus Filio Dei. (Hebr. VII-3) Jauparia (abadea) aitatzen dauanak aundikia ta orobat gizon Jaungoikotarra adirazi daroa. (Areopagita Dunixi. De Coelesti Hier).

Jauparia Jaungoikoa'ren geznari da: Jesukisto'k bere ordez bialdua: Jaungoikoa'ren eta gizonen bitarrteko; Jaungoikoa'ren gogoa gizonai adirazi, ta gizonaren Jaungoikoa'gazko eginbearrak zuzentzeko.

Ogia Jesukisto'ren Gorrputz ta ardaua Jesukisto'ren Odol biurtzeko almen izugarria emon daroatse Jauna'k.

Jaungoiko-Semea'ren gizakundea ta eriotza barriztau oi dabe yaupaldian.

Jaupari-bidez azkesten (parrkatzen) dauskuz Jaungoikoa'k gure oben eta gaizkeri oro.

Itz bi, azkesten zaitut, esanaz, oben zikiña garrbitu, lokarriak azkatu, gaiztoki-ateak itxi ta zeruko ateak zabaltzen ditu.

¿Almen arrigarriagorik asmau ete-lei?.

Jauna'ren itza iragarri ta Jesukisto'ren erakutsiak atzaldu ta zabaltzeko eskubide ta bearrkuna, yaupariena da.

Jaupariak itzez diarrduanean, bere ostean Jesukisto dakust esan oi eban Donoso'k.